sábado, 14 de diciembre de 2013

PLE ak #ehumooc

Aurreko sarreran ikus bezala, PLEei buruzko iformazio pixka bat aurkeztu dizuet, baina oraingo honetan nik gehien erabiltzen ditudan PLEak aipatuko dizkizuet (jada aurretik aipatu ditudanak).

Lehenik eta behin, aipatu beharra daukat gehiengoak bezala gehien erabiltzen dudan erraminta Google dela. Bilatzaile honi esker, edonolako eta edozer gairi buruzko pila bat informazio dugu eskuragai. Bilatu nahi dudana berdin du zein gairi buruzko den edo zein hizkuntzatan den honek guztiz eskuragarri jartzen digu gaia horri buruzko hainbat helbide eta enlaze aurkeztuz. horrez gain ere aipagarria egiten zait esatea, bilatutako gaiarekin zerikusia duten iradokizunak aurkezten dizkigula eta nahi eta guk horiek ez bilatu sarritan lagungarriak egitez zaikigu.

Ondoren, asko erabiltzen dudan erramintetariko bat Dropbox-a dela. Honen bitartez, unibertsitateko taldekideekin informazioa eta egin beharreko lanak elkarbanatzea askoz ere errazagoa egiten baitzait. E-maila oso erabilgarria den arren, dropboxa erabiltzeak behin dokumentua igotzeaz batera ez dut beste ezer egin beharrik dokumentu hura elarbatzeko aukera jarri eta taldekideek ikusgai baitute. horrez gain ere ez dut inolako ardurarik informazioa galduko den edo kideei helduko ez zaien kezkak ere alde batera uzten ditut. Baina ikasgelatik kanpo ere oso erabilgarria baita, bertan zure argazki edo eolako dokumentuak gordetzea ere posiblea delako.

Azkenik, Moodel-a aipatuko dizuet. Plataforma hau, batik bat, ikasketa arlorako mugatzen dut. Unibertsitatean irakasle askok erabiltzen baitute ikasleekin ikasgaiaren inguruko informazioa elkarbanatzeko eta trukatzeko.Pertsonalki esan beharra dut ez dudala oso gogokoa, baina ahala ere hau erabiltzea derrigorrezkoa egiten zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario