jueves, 15 de diciembre de 2011

Noiz eta nola erabili musika

Haurrek lan egiteko orduan, musika jartzea positiboa dela uste dot. Baina segun eta zein lan mota egiten dabiltzan musika mota bat edo beste bat jarri behar da, hau da unearekin erlazio egokia  duena. Umeak despistatu ez daitezan, musika altuegi jartzea ez da komenigarria, zeren arreta gehiago jarriko zioten musikari ariketei baizik.

Beraz, gure lanaren barnean sartuko litzateke, momentu desberdinetarako musika egokia hautatzea, eta hau umeen behar izanetara egokitua egotea, ez deuskulako balio adibidez, guk egunero entzuten dogun musikak, beharbada lasaiago bat aukeratu beharko genuke. Gainera, beharrezkoa iruditzen jata, euskaraz irakasten ari bagara, euskal musika jartzea, horrela haien kulltura musikala urbilago izan dezaten eta honi buruz ikas dezaten.

Goikoa alde batera utzita, musikaren erabilera erregulatu beharra dago, zeren ezin baitogu eguneko ikasordu guztietan jarri, horretarako une egokia  zein izan daitekeen jakitea da gure beste zereginetako bat. Adibidez, matematikako ordu baten bagagoz, azalpena eman ondoren ohikoa da haurrei gaiari buruzko ariketak egiten bialtzea, eta une hori egokia izan daiteke musika suabe eta lasai bat jartzeko, horrela umeak ez dute hainbesteko iskanbilarik sortuko eta seguruenik haien lanean hobeto barneratuko dir; baina hau lortzen ez badogu,soluzio erraz bat daukagu, musika kentzea eta haen lana isiltasun guztiaz egitea eta horrela urrengo batean egin dezaketena eta ezin dezaketena ikasiko dute.

Musika jartzeko une ugari aurki ditzakegu egun batean zehar: plastika orduetan, Ginasia orduetan, Ingelesean... baina guk egunean bat edo bi aldiz gehienenz jartzea aukeratu bahr dogu, zeren umeek ikastea dibertigarria eta lasaia izan daitekeela ezagutu dezakete, baina seguruenik, ez dute ikasketa metodo hori beraien ikasle bizitza osoan zehar landuko, beraz metodo tradizionala (musika gabekoa) ere ezagutu behar dute.


viernes, 9 de diciembre de 2011

Inklusioa

Bizi garen gai honetan, oraindik ere ohikoa da atzerapenak dituzten umeak eskola barruan baztertzea. Honekin ez dot esan nahi atzerapenen bat duten haurrak beste gela batean sartu eta beste umeetatik aparte daudela, baina nahiz eta 25 umeetako ikasgela batean egon, ariketa eta jarduerak aparte egiten dituztela baizik.

Nire ustez garrantzitsua da, haur guztiak besteen berdinak direla jakin dezatela eta ulertu dezatela, zeren bestela desberdinak sentitzen badira, besteengandik apartatu eta bakardade sentimendua izatea sortarazioko zaie. Nahiz eta edozein atzerapen izan, beste umeek egiten dituzten ariketa berdinak egitea bultzatzen dut nik, beharbada besteei baino gehiago kostuko zaie eta baita laguntza gehiago beharko dute, baina ziurenik haientzat ere garrantzitsua izango da.

Ondoren jarritako link horretan, inklusioa zer den eta hau burutzeko teoria eta argibideak aurkitu ditzakegu. niretzat oso aurkezpen on bat da eta zuek ere berdin pentsatzea espero dot.


http://www.slideshare.net/hezkberezia/ikastetxe-inklusiboak



Haurren zaintzea...

Gaur egun, gero eta ohikoa da haurrek alergia gero eta gehiago erakustea edo izatea. Guzti hau, umeak larregi zaintzearren gertatu daiteke. Beharbada kasu batzueta ezin genezake ezer ere ez egin alergia hauek ekiditzeko baina badaude kasuak zeintzuetan hau eragozi genezake.

Haurrak parkean jolasten dagozanean, hauei era aske baten jolasten utzi behar zaie zeren zikintzen eta jausten ez badira, ez dituzten haien gaitasunak era bat garatuko. Haurrak jolasten dauden bitarten, haurrak jaustea eta ziintzea erabat ohikoa izan behar da, min hartzen badute baraiengana joan, hauek lurretik altzatu eta ez dela ezer gertatu esan behar diegu.

Ulertzekoa da, gurasoek haien seme-alabak zaintzea eta hauei ezer txarrik ez pasatzea, baina ez litzateke normala izango, haurrek beraien haurtzaroan min hartzea, zauriren bat egitea edo egunero negar egitea.
Beraz, gure papera umeak zaintzea da, baina beti ere zaintze horren muga zein den dakigulari, ezin ditugu umeak kristalesko burbuila baten gorde eta bizitza osoan minik ez hartzea suposatu, zeren argi eta garbi izan behar dogu hori ezinezkoa dela.




miércoles, 7 de diciembre de 2011

Umeak motibatu eta lagundu.

Haurrak klasean aurkitzen direnean, edozein ariketa egiten daudelarik, hauek motibatzea oso garrantsitzua da. Ez dago zertan ariketa bakoitza konpetizio baten bihurtu behar baina bai, zeozer eskeini ariketa egitearren edo hobeto esanda, nolabaiteko motibazio psikologika ematea. Seguruenik, irakasleak izango garenena, izango ditugu haurrek arazoak izango dituzte ikasgai baten edo bestean, baina arazoak diztuzten ikasgai horiek galdutzat ez emateko, gure papera beharrezkoa da.

Gure ardura nagusia, haurrek dituzten arazoak identifikatzea izango da eta pausu hau eman ondoren, berriak arazo edo zailtasun hori konpotzen laguntzea. Beharbada, hau burutzeko, imaginazioa erabili beharko dogu, zeren beti eran azalduta ikasgaia ulertzen ez bada, era berriak aurkitu beharko ditugu eta baharrezkoa iruditzen bazaigu egunero era berri bat asmatu.

Zeren ikasle guztiak arlo batzueta beste batzuetan baino arazo gehiago azaltzen dabez, baina guk, arazo horrei konponbidea eman ditzaketela erakusten badiegu, nahiz eta lan eta esfortzu gehiago suposatzen duen, zihurenik hauek gainditzen saiatuko dira, beraien autoestimoa positiboa izaten jarrai dezan beharbada, baina hori da gure lana umeak irakastea, arazoen aurrean ez kikiltzen eta hauei aurre egiten.

Guzti hau dinot, zeren askoz ere txarragoa izango litzateke 6-7 urteko ume batek adin horretatik ikasgai bat galdutzat emango balu, zeren zihur-aski bere ikasle ibilbide gehienean ikasgai horrekin topo egingo du eta bere autoestimuarentzat oso nekkagarria bilakatuko litzateke ikasgai bat aurrera atera ezina bilakatuko balitzaio. Beraz, gu, kasu hau ahalik eta gutxien errepikatu daitenaren arduradun zuzenak izango gara, eta oso argi izan behar dogu zein izan behar den gure portaera horrelako kasu baten aurrean, eta zein konpongai aurkeztu geikiokez gure ikasleei.


martes, 6 de diciembre de 2011

Jolasak eta haurrak


Guztiok dakigun moduan, jolasak oso garrantzitsuak dira umeentzako, haiekin ikasten dutelako eta, geihen bat ondo pasatzen dutelako.
Jolasak, umeen lehenengo urteetan oso elementu garrantzitsuak dira, izan ere, haien garapenean eta adimenean zerikusi handia izaten dute. Umeek gorputz atal asko lantzen dituzte jolasten dauden bitartean eta horrela haien psikomotrizitate fina, zein astuna, landu dezakete. Gainera, jolasak gizartean dauden arau batzuk ulertzeko erraztasuna ematen diete umeei, eta haien harreman pertsonaletan sakontzeko ere baliagarriak izaten dira.
Umeak txikiak direnean, beraientzat jolasik garrantzitsuena, jolas sinbolikoa izaten da. Hauen bitartez, umeek haien irudimena lantzen dutelako eta ezagutzen dituzten gauzak imitatu egiten dituztelako. Umeak nagusiak egiten diren ehinean, joku motak aldatuz joaten dira, eta gaur egun ume gehienak tresna teknologikoekin jolasten dute. Izan ere, jolas teknologikoak dira gaur egun nagusitzen direnak, jolas mota haien hazkundea gero eta altuagoa delarik. Hala ere, nire ustez, umeentzako ez da oso ona izan behar orduak eta orduak  aparatu baten aurrean pasatzea. Gainera, bideo joku famatuenak oso biolentoak izaten dira, eta ez dut uste hainbesteko biolentzia umeentzako aproposena denik.

Gaur egun ere nagusitzen ari den jolasteko beste modalitate bat ordenagailuarekin jolastea da, eta horretarako web orri asko daude jolasak eskeintzen dituztenak. Web orri hauetan mota guztietako jolasak aurkitu ditzakegu: klasikoak, berriak, abenturazkoak, logika lantzekoak, oroimena lantzekoak, etab. eta oso errezak izaten dira umeek erabili ahal izateko. Ondoko hauek dira horietako web orri batzuk:

Jarritako web orri hauetan, umeentzako egokiak diren jolasez aparte, nagusientzako bideratutakoak ere aurkitu ditzagkegu, beraz jolastea bideo jokoekin jolastea gustoko baduzue, sartu zaitezte eta disfrutatu!





Berdintasuna eskoletan

Haur eskola Patzuergoen arabera, garrantzitsua da eskoletan ikasleen artean bereizketarik ez egitea, eta horretarako eskolek hiru esparru kontuan hartu behar dituzte. Lehenengoa, hezkuntza esparrua delarik. honek, familiarekiko erlazioak ere bere baita hartzen ditu, eta esparru honen helburua, haurrak gizartean bizitzeko prestaztea da, hau da, haien gaitasun guztiak garatuz gizartera ondo moldatu daitezan.


Aipatu beharreko bigarren esparrua, soziala da, zeren 2 edo guutziago diztuzten umeen familiei haur eskola patzuergoak  languntza eskeintzen dizkie familiei haurren hazkuntza zerbitzuaz  aparte, hauek zaindu eta arreta ematen dizkie. Beraz, herritarrentzako gizarte- eta komunitate-zerbitzua da, familia eta lana bateratzen laguntzen duena.


Azkenik, aipatu beharreko hirugarren esparrua, langileei lotutakoa da. Zeren langileen arteko berdinatasunetik hasen dira lanean eskola eredu honetan, zeren bertan oinarritzen baitira hezkuntza eta laguntza lana bideratzeko. Haur eskola eredu honek, gizonezkoen eta amakumezkoen berdintasuna sustatzeko, lanean hasita dago 2010-2014 iksurteen hartean landuko duten berdintasun ereduan.


 Zeregin hauetan, bereziki: guztion kontzientzian dauden balioak aldatzea, bai eta laneko esparruan eta etxeko esparruan orain arten izan den rol-banaketa ere; berdintasunaren aldeko pertsona proaktiboak sustatzea, batez ere haurren heziketan, eta, azken helburu horri begira, harreskoletako lan-plangintzetan baterako hezkuntza sartzea, lan egiteko oinarri zeharkako eta zehatz moduan.


Niri, garrantzitsua iruditzen jata eredu hau eskola guztietan ezartzen hastea, zeren nahiz eta 21. mendean bizi garen, jende askok ideia hauek oraindik ez dituen onartzen eta aurrera-pauso bat suposatu beharrean, atzera-pausu bat suposatzen dau gaur egun bizi garen gizarte honetan.


http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=haurreskolak&source=web&cd=1&sqi=2&ved=0CCYQFjAA&url=http%3A%2F%2Fwww.haurreskolak.net%2F&ei=WP7dToKLFISr-gaf083KBQ&usg=AFQjCNHdhsvomUMRAl0yaz2JIf7Sc9M4RQ&sig2=iQ__ZvAdvSaR0scGihNdgA