viernes, 25 de noviembre de 2011

Lehen urtetik nerabezarora arteko elikadura


Lehenengo urtea betetzetik pubertarora doan aldia oso lasaia da haziera fisikoari dagokionean, edoskitze-garaian eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketa deigarriekin alderatzen badugu.

 

Pisua eta garapen soziala

Izan ere, haur bat jaio eta lehenengo urtean bere pisua hirukoiztu egiten da. Laukoizteko, ordea, beste urtebete behar du. Beraz, haziera fisikoa askoz motelagoa eta egonkorragoa da bigarren urtean eta ondorengoetan. Baina denboraldi horretan haurraren garapen sozial, kognitibo eta emozional garrantzitsua ematen da, eta elikatzen ikasteko orduan, hori guztia ere kontuan izan beharko dugu.
Haur baten energia-beharra —adinaz, altueraz eta pisuaz gainera— bere jarduera fisikoak baldintzatuko du. Baina, batez beste:
§           1-3 urteko haurrak 1.300 kcal beharko ditu egunero
§           4-6 urte bitartekoak, 1.800 kcal 
§           7-10 urte artekoak, 2.000 kcal inguru. Energiaren banaketa egokia, garai honetan, honako hau litzateke: % 50-60 karbohidratoak, % 25-35 koipeak eta % 12-15 proteinak
Proteina beharrak handiagoak dira haurra txikia denean, eta, hazten doan heinean, gutxitzen joaten dira. Gutxi gorabehera:
§           1-3 urteko haurrak 1,2 g proteina behar ditu pisatzen duen kilo bakoitzeko
§            4-5 urtekoak, 1,1 g 
§           7-10 urtekoak, berriz, 1 g proteina kiloko

 

Gatz mineralak eta bitaminak ere oso beharrezkoak dira haurrak haziera eta garapen normala izan dezan. Horien artean, haurraren lehen hamar urteetarako garrantzitsuenak kaltzioa, burdina,zinka eta D bitamina kontsideratzen dira, besteak beste.














sábado, 19 de noviembre de 2011

Haurrak IKT-etara urbiltzen

Gaur egun, bizi garen gizartean, oso garrantzitsua da haurrak txikitatik teknologia berriekin harremanetan jartzea, hauek gero eta errotuago baitaude gure gizartean. Honek, aukera lez izan dezaketen edozein lan aukeratzerako orduan, hauei buruzko ezagutza izatea suposatuko die,  eta txikitatik ez badira baditugu ezagutarazten, nagusiagoak diranean zailago izango zaie. 


Horretarako, eskolan IKTak lantzea beharrezkoa dela iruditzen zait. Egia da, gaur egungo umeek  teknologia berruen inguruan hasten direla, jada ume guztiek izxan dezaketelako azken telefono mugikorra, ordenagailu bat edo bideo konsolaren bat.


Hauek eskolan erabiltzeak, haiei buruzko ezagutza sakonagoa izatea suposatzen dau, eta lan mundua murgiltzeko ordua heltzen jakitenean, ez dute inolako arazorik izango hauen inguruan. Ondorioz, eskoletan eredu teknologikoa ezartzea beharrezkoa iruditzen zait, horrela haien ondorengo bizitzan egunero erabili beharko diztuzten gailuekin familiarizatzea.Gainera, honek aurrerapauso ikaragarria suposatuko luke, ikasleek eta irakasleek ikasgela birtualak erabiltzen hasiko balira, haien etxeetatik jaso ahal izango  lituzkete klaseak.





viernes, 18 de noviembre de 2011

Musika eta Dantza lantzen

Garrantzitsua da hauerrek erritmoa eta inprobisazioa lanztea, eta horretarako musika eta dantza oso langungarriak izan daitekez. Hauek bere barnean dituzten kontzeptuak lantzeaz aparte, umeen adierazpena lantzen eta garatzen laguntzen dute, zeren segun eta zein musika mota jartzen diegun, erritmo desberdinak sortarazten dizkiete, eta gainera haiek musika bakoitzarentzat era libre baten dantzatu dezaten esaten badiegu, haien espresio era desberdinak eta inprobisazioa landuko dituzte.

 Horrez gain, edoizen motatako arazo kognitiboak badituzte, musikak hauek gainditzen lagundu dakie, ez guztiz baina bai nolabaiteko garapen bat izan dezaten. musikak teriapia lez balio dezake, beti ere aditu batengatik emanda badago, zeren honi buruzko ezagutzarik ez badugu ezin daikegu ezer lortu. Baina nire ustez garrantsitzua izango litzateke hezkuntza berezian, musikan aditu bat izatea, eta ez bakarik nolabaiteko arazoak dituzten umeentza, zeren beste umeek ere musika beste begi batzuekin ikusiko lukete.

Esandako guztiaz gain, dantzak eta psikomotrizitateak oso papel garrantsitzua dute umeen garapenean, zeren gizakion espresio objetu eso tresna gure gorputza da. Dantzarekin lortu daikeguna, gure gorputzaren kontrola izatea da, eta honekin espresio era ezberdinak ezagutzea. Zeren momentu askotan, gehiago esan daikegu mugimendu edo begirada batekin hitzekin baino; eta hori umeek ezagutzea guztiz beharrezkoa da, beti ere burla edo beste norbaiti min egiteko intentziorik gabe.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Musika eta Artea lantzen


Dalcrozen metodoak erritmoa eta mugimendua du oinarritzat musika irakasteko. Oinarrizko ideia, ikasleak musika fisikoki, mentalki eta espiritualki sentitu behar dituela da. Bere xede garrantzitsuenak :barne-belarriaren garapena, garun eta gorputzaren arteko harremana garatzea, horrela musika egitean honen kontrola izatea dira.
Mugimendu aldaera asko erabiltzen ditu analogia bezala musika kontzeptuak interpretatzeko eta  musika naturalki adierazteko. Bere metodoak hiru elementu ditu: erritmoa, solfeoa eta inprobisaketa. Bere xedeak: hautemate ahalak, kontzientzia eta akzio harmonizatzea dira.
Haurraren nerbio-erreakzioak harmonizatzea lortuz, bere erreflexuak lantzea, behin behineko automatismoak eman, inhibizioen aurka egitea, bere sentsuak leuntzea eta bere dinamikak lantzea lortuko genuke.

Helburu hauek lortzeko, Dalcroze metodoak hiru aspektutan banatzen du musika: erritmika, solfeoa eta inprobisazioa.
  • Erritmika: Erritmikak ikaslearen gorputza lantzen du kontzienteki denboran zehar gorputza mugitzeko eta espazioan adierazteko. Gorputza tresna batean bihurtzen da eta musikaren aspektu bat mugimendu batean edo bestean bihurtzen du. Praktika euritmikoak adimenaren, gorputzaren eta emozioen barneraketa totala dakar musika soinuaren esperientzian. Erritmikak pizten ditu: nerbio-sistema, adimena, giharrak, sentsuak, emozioak eta sormena.
  • Solfeoa: Dalcroniar solfeoak ikaslearen barne-belarria garatzen du musikalki entzuteko eta afinatuz abesteko. Kontzeptuak sendotzen dira praktika fisiko eta entzute praktiken bitartez. Metodo honek Do sistema erabiltzen du intonatzeko, do, re, mi...silabak barne hartuz. Entzuketa ariketak beti mugimendua dute, adierazpenak edo norabidea (solfege-rytmique). Mugimenduak adimena, begiak eta belarria adiago egotea lortzen du.
  • Inprobisazioa: Ikasitakoa sintetizatzen laguntzen esperientziaren bitartez, barneratutako kontzeptuak ulertzeko gai baden jakiteko balio du. Ikaslea bere idei musikalak adierazten motibatzeak laguntzen du kontzentrazioa, ikasteko kapazitatea eta irudimena estimulatzeko. Lortze sentimensuak sorrarazten ditu. Arlo ezberdinen lanketa dakar:
Erlaxazioa, inprobisazioa, gihar energiaren kontrola, gorputz kontrola, azentuazio metrikoa, barruko entzuketa, memorizazio erritmikoa, mugimenduaren inhibizioa, erantzute azkarrak, azkartasuna, polirritmiak, adierazpena. Alor hauek lortzea; denbora, espazioa eta energia hobeto kontrolatzeko balio izango du.
Gorputz bizipen hauek barneratu eta gero, irakurketa eta idazketa musikala garatzen dira, gero eta zailago bihurtzen dena.Hauek garatzeko erabili ditzakegun errekurtsoetariko batzuk: lurrean jarritako pentagrama, endekagrama mugikorra, gorputz solfeoa etab...dira.Erritmika lantzearekin batera, aspektu melodiko eta harmonikoak lantzen dira, horrela, irizpide berak jarraituz.
Klase erritmikoaren elementuak: erritmo jarduerak, melodia, entzuketa, eutonia eta gorputz teknika, eta material ezberdinen erabilpenadira.


Metodo hau 3-4 urtetik hasita, edozein adinetara luza daiteke, eta ez da beharrezkoa aurre ezagutzak izatea.
Gaur egun, aintzakotzat hartzen diren eskola askotan lantzen da metodo hau eta erantzun oso onak ditu.
  • 1.jarduera: Honen oinarria inprobisazioa da. Klasean zehar haurrak mugitzen dira. Orduan, irakaslea pianoa jotzen hasten da. Hasteko, adibidez, aurpegia baina erritmo lasai batekin. Ikasleak erritmoaren arabera mugitzen dira. Erritmoa handitu daiteke, horrela, musika erabiltzen dituen neurri eta figura ezberdinen jabe egiten da:
    • Beltzak ibiltzeko.
    • Kortxeak korrika egiteko.
    • Zuriak astiro ibiltzeko.
  • 2.jarduera: Soinuaren intentsitatearen arabera, era batera edo bestera zapaltzen dute. Adibidez, danbor batekin. Suabe joz, oin puntetan, gogor jotzean, gogor zapalduz.
  • 3.jarduera: Haurreko bi jarduerak bateratu daiteke. Pianoa erabiliz melodia bat jo astiro, azkar, gogor, suabe...

«Herri kiroletako eskolak etorkizuna bermatzeko »




Herri kirolek gorabehera handiak bizi izan dituzte azken urteotan ; hala, egoera hori saihestu eta oinarri sendo bat izateko, ezinbestekoa da herri kiroletako eskolak sortzea.

«Bizi garen mundu globalizatu honetan gutxiengoen kirolak desagertzera behartuta daude». Gipuzkoako Herri Kiroletako presidentea den Aitor Esnaolaren esaldia da hori. Beraz, hori hala bada, herri kirolak ere desagertzera behartuta al daude? Esnaolak, kasu honetan, argi eta garbi erantzun du: «Ez. Herri kirolak, minoritario samarra izanda ere, ez dago hain egoera larrian, herri batekin, kultura batekin oso lotuta dago, gainera».


Duela urte batzuk herri kirolek hondoa jo zuten, baina orain «itxaropentsu nago, bidea marraztuta dugu. Izan ere, Gipuzkoako Aldundia tartean sartu da, eta duela zenbait urte ikastetxeetan sustapen programa bat abian jarri zuen, eta programa horren barnean sartu ziren herri-kirolak».


Programa hori ikastetxeetan, eskola orduetan garatzen da, «ikastetxeentzako herri kirolen programa finkatu samar bat dugu eta, horrenbestez, ikasleek modalitate asko ezagutu ditzakete; horretarako, Euskal Herriko jolas, joko eta kirolak berreskuratzea xede duen Xiba elkartearen bitartez, benetako herri kirolen oso antzekoak diren jokoak erakusten zaizkie».


Herri kirolak ezagutzeko programa hori Gipuzkoako ikastetxe guztiei eskaintzen zaie eta gero, bakoitzak erabakitzen du zer egin, programan sartu edo ez. «Donostiako ikastetxeek, esaterako, kirol eskaintza zabala dute, zabalegia agian, eta beharbada horregatik gure herri kirolen programa horrek ez du halako arrakastarik hiriburuan».


Aitor Esnaolak nabarmendu duenez, «gure asmoa ez da herri kirolak hemendik urte batzuetara indartsu egotea bakarrik, baita etorkizunean elitean izateko tresna gisa hartzea ere, hau da, ikastetxeetara jotzen dugunean herri-kirolen programarekin, gorputz heziketako irakaslea jabetu dadila herri kirolek ikasleen artean hainbat balio igortzeko tresna izan daitekeela».


Herri kirolak ikastetxeetan ezagutzera emateko bidea marraztuta dago, beraz, baina Esnaolak aitortu duenez, «nire eta federazio honen erronka nagusia herri kiroletako eskolak sortzea da». Herrietako hainbat eragile sarean harrapatuko dituen eskolak sortzea, ahal bada, eskualdeka. «Irizpide komun batzuk finkatu beharko lirateke eskola sare hori osatzeko, baina behin oinarri hori finkatuta, herri kirolen etorkizuna bermatuta izango litzateke».


Eskola horiek hiru fasetan banatuta izango lirateke: 1) sustapen programa: jokoen bidez irakasleek ikasleei herri kirolak erakustea. 2) Eskola orduetatik at herri kirolak lantzeko konpromisoa; 16 urte bete arte modalitate guztiak probatzeko aukera emango lukeen gune bat egongo litzateke. 3) Teknifikazioa: modalitate bat hautatu eta hori behar bezala lantzeko aukera ematea (medikuekin, prestakuntza zehatzekin...). Eskola horiek sortzeko, ordea, guztion laguntza beharko dela uste dot.





PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ESPARRU EZBERDINAK 


André Lapierre eta Bernard Aucouturier hasitako “bizitako hezkuntzan” (educación vivenciada) kontzeptutik sortzen da. Hauen ustez, mugimendua haurraren garapenerako beharrezkoa eta funtsezkoa den elementu bat da. Beste autore batzuk ere, Jean Le Bouch edo Pierre Vayer adibidez, ideia honekin bat egiten dute.

Hezkuntza Psikomotrizitatearen Praktika hau, pertsona osasuntsuei zuzendua dago, haur eskolan landu behar dena, taldeekin lan egiten delarik. Talde hauek euren garapena sustatuko duen ingurune aberasgarri batean eman behar dira, garapen hau jarduera motrizaren eta jolasaren bitartez lortuko delarik. 

Eskola mailan ematen den praktika dugu hau, pertsonaren garapenean lagunduko duena eta beste ikaspen guztien oinarri izango dena. Era honetan bakoitzaren gorputzarekiko sentimenezko ezaguera lortzen da, eta kanporako ezaguera ere; gorputz eskema gauzatzen lagunduko duten gaitasun pertzeptiboak lantzen dira, eta aldi berean adierazpenerako gaitasuna garatzen laguntzen du, honekin mugimenduak adierazpide grafiko edo sinboliko bezala adieraztera bideratzen du. Hezkuntzan, geroz eta gehiago ikus daiteke psikomotrizitatearen presentzia, oso garrantzitsua bait da haurraren garapenerako. Horregaitik aukeratu dut gai hau, irakasle izango garen eta jada irakasle diren guztioi blogeko informazioa interesgarri eta lagungarria izatea espero dut.