miércoles, 16 de noviembre de 2011

Musika eta Artea lantzen


Dalcrozen metodoak erritmoa eta mugimendua du oinarritzat musika irakasteko. Oinarrizko ideia, ikasleak musika fisikoki, mentalki eta espiritualki sentitu behar dituela da. Bere xede garrantzitsuenak :barne-belarriaren garapena, garun eta gorputzaren arteko harremana garatzea, horrela musika egitean honen kontrola izatea dira.
Mugimendu aldaera asko erabiltzen ditu analogia bezala musika kontzeptuak interpretatzeko eta  musika naturalki adierazteko. Bere metodoak hiru elementu ditu: erritmoa, solfeoa eta inprobisaketa. Bere xedeak: hautemate ahalak, kontzientzia eta akzio harmonizatzea dira.
Haurraren nerbio-erreakzioak harmonizatzea lortuz, bere erreflexuak lantzea, behin behineko automatismoak eman, inhibizioen aurka egitea, bere sentsuak leuntzea eta bere dinamikak lantzea lortuko genuke.

Helburu hauek lortzeko, Dalcroze metodoak hiru aspektutan banatzen du musika: erritmika, solfeoa eta inprobisazioa.
  • Erritmika: Erritmikak ikaslearen gorputza lantzen du kontzienteki denboran zehar gorputza mugitzeko eta espazioan adierazteko. Gorputza tresna batean bihurtzen da eta musikaren aspektu bat mugimendu batean edo bestean bihurtzen du. Praktika euritmikoak adimenaren, gorputzaren eta emozioen barneraketa totala dakar musika soinuaren esperientzian. Erritmikak pizten ditu: nerbio-sistema, adimena, giharrak, sentsuak, emozioak eta sormena.
  • Solfeoa: Dalcroniar solfeoak ikaslearen barne-belarria garatzen du musikalki entzuteko eta afinatuz abesteko. Kontzeptuak sendotzen dira praktika fisiko eta entzute praktiken bitartez. Metodo honek Do sistema erabiltzen du intonatzeko, do, re, mi...silabak barne hartuz. Entzuketa ariketak beti mugimendua dute, adierazpenak edo norabidea (solfege-rytmique). Mugimenduak adimena, begiak eta belarria adiago egotea lortzen du.
  • Inprobisazioa: Ikasitakoa sintetizatzen laguntzen esperientziaren bitartez, barneratutako kontzeptuak ulertzeko gai baden jakiteko balio du. Ikaslea bere idei musikalak adierazten motibatzeak laguntzen du kontzentrazioa, ikasteko kapazitatea eta irudimena estimulatzeko. Lortze sentimensuak sorrarazten ditu. Arlo ezberdinen lanketa dakar:
Erlaxazioa, inprobisazioa, gihar energiaren kontrola, gorputz kontrola, azentuazio metrikoa, barruko entzuketa, memorizazio erritmikoa, mugimenduaren inhibizioa, erantzute azkarrak, azkartasuna, polirritmiak, adierazpena. Alor hauek lortzea; denbora, espazioa eta energia hobeto kontrolatzeko balio izango du.
Gorputz bizipen hauek barneratu eta gero, irakurketa eta idazketa musikala garatzen dira, gero eta zailago bihurtzen dena.Hauek garatzeko erabili ditzakegun errekurtsoetariko batzuk: lurrean jarritako pentagrama, endekagrama mugikorra, gorputz solfeoa etab...dira.Erritmika lantzearekin batera, aspektu melodiko eta harmonikoak lantzen dira, horrela, irizpide berak jarraituz.
Klase erritmikoaren elementuak: erritmo jarduerak, melodia, entzuketa, eutonia eta gorputz teknika, eta material ezberdinen erabilpenadira.


Metodo hau 3-4 urtetik hasita, edozein adinetara luza daiteke, eta ez da beharrezkoa aurre ezagutzak izatea.
Gaur egun, aintzakotzat hartzen diren eskola askotan lantzen da metodo hau eta erantzun oso onak ditu.
  • 1.jarduera: Honen oinarria inprobisazioa da. Klasean zehar haurrak mugitzen dira. Orduan, irakaslea pianoa jotzen hasten da. Hasteko, adibidez, aurpegia baina erritmo lasai batekin. Ikasleak erritmoaren arabera mugitzen dira. Erritmoa handitu daiteke, horrela, musika erabiltzen dituen neurri eta figura ezberdinen jabe egiten da:
    • Beltzak ibiltzeko.
    • Kortxeak korrika egiteko.
    • Zuriak astiro ibiltzeko.
  • 2.jarduera: Soinuaren intentsitatearen arabera, era batera edo bestera zapaltzen dute. Adibidez, danbor batekin. Suabe joz, oin puntetan, gogor jotzean, gogor zapalduz.
  • 3.jarduera: Haurreko bi jarduerak bateratu daiteke. Pianoa erabiliz melodia bat jo astiro, azkar, gogor, suabe...

No hay comentarios:

Publicar un comentario