viernes, 25 de noviembre de 2011

Lehen urtetik nerabezarora arteko elikadura


Lehenengo urtea betetzetik pubertarora doan aldia oso lasaia da haziera fisikoari dagokionean, edoskitze-garaian eta nerabezaroan gertatzen diren aldaketa deigarriekin alderatzen badugu.

 

Pisua eta garapen soziala

Izan ere, haur bat jaio eta lehenengo urtean bere pisua hirukoiztu egiten da. Laukoizteko, ordea, beste urtebete behar du. Beraz, haziera fisikoa askoz motelagoa eta egonkorragoa da bigarren urtean eta ondorengoetan. Baina denboraldi horretan haurraren garapen sozial, kognitibo eta emozional garrantzitsua ematen da, eta elikatzen ikasteko orduan, hori guztia ere kontuan izan beharko dugu.
Haur baten energia-beharra —adinaz, altueraz eta pisuaz gainera— bere jarduera fisikoak baldintzatuko du. Baina, batez beste:
§           1-3 urteko haurrak 1.300 kcal beharko ditu egunero
§           4-6 urte bitartekoak, 1.800 kcal 
§           7-10 urte artekoak, 2.000 kcal inguru. Energiaren banaketa egokia, garai honetan, honako hau litzateke: % 50-60 karbohidratoak, % 25-35 koipeak eta % 12-15 proteinak
Proteina beharrak handiagoak dira haurra txikia denean, eta, hazten doan heinean, gutxitzen joaten dira. Gutxi gorabehera:
§           1-3 urteko haurrak 1,2 g proteina behar ditu pisatzen duen kilo bakoitzeko
§            4-5 urtekoak, 1,1 g 
§           7-10 urtekoak, berriz, 1 g proteina kiloko

 

Gatz mineralak eta bitaminak ere oso beharrezkoak dira haurrak haziera eta garapen normala izan dezan. Horien artean, haurraren lehen hamar urteetarako garrantzitsuenak kaltzioa, burdina,zinka eta D bitamina kontsideratzen dira, besteak beste.














No hay comentarios:

Publicar un comentario