jueves, 15 de diciembre de 2011

Noiz eta nola erabili musika

Haurrek lan egiteko orduan, musika jartzea positiboa dela uste dot. Baina segun eta zein lan mota egiten dabiltzan musika mota bat edo beste bat jarri behar da, hau da unearekin erlazio egokia  duena. Umeak despistatu ez daitezan, musika altuegi jartzea ez da komenigarria, zeren arreta gehiago jarriko zioten musikari ariketei baizik.

Beraz, gure lanaren barnean sartuko litzateke, momentu desberdinetarako musika egokia hautatzea, eta hau umeen behar izanetara egokitua egotea, ez deuskulako balio adibidez, guk egunero entzuten dogun musikak, beharbada lasaiago bat aukeratu beharko genuke. Gainera, beharrezkoa iruditzen jata, euskaraz irakasten ari bagara, euskal musika jartzea, horrela haien kulltura musikala urbilago izan dezaten eta honi buruz ikas dezaten.

Goikoa alde batera utzita, musikaren erabilera erregulatu beharra dago, zeren ezin baitogu eguneko ikasordu guztietan jarri, horretarako une egokia  zein izan daitekeen jakitea da gure beste zereginetako bat. Adibidez, matematikako ordu baten bagagoz, azalpena eman ondoren ohikoa da haurrei gaiari buruzko ariketak egiten bialtzea, eta une hori egokia izan daiteke musika suabe eta lasai bat jartzeko, horrela umeak ez dute hainbesteko iskanbilarik sortuko eta seguruenik haien lanean hobeto barneratuko dir; baina hau lortzen ez badogu,soluzio erraz bat daukagu, musika kentzea eta haen lana isiltasun guztiaz egitea eta horrela urrengo batean egin dezaketena eta ezin dezaketena ikasiko dute.

Musika jartzeko une ugari aurki ditzakegu egun batean zehar: plastika orduetan, Ginasia orduetan, Ingelesean... baina guk egunean bat edo bi aldiz gehienenz jartzea aukeratu bahr dogu, zeren umeek ikastea dibertigarria eta lasaia izan daitekeela ezagutu dezakete, baina seguruenik, ez dute ikasketa metodo hori beraien ikasle bizitza osoan zehar landuko, beraz metodo tradizionala (musika gabekoa) ere ezagutu behar dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario