martes, 6 de diciembre de 2011

Jolasak eta haurrak


Guztiok dakigun moduan, jolasak oso garrantzitsuak dira umeentzako, haiekin ikasten dutelako eta, geihen bat ondo pasatzen dutelako.
Jolasak, umeen lehenengo urteetan oso elementu garrantzitsuak dira, izan ere, haien garapenean eta adimenean zerikusi handia izaten dute. Umeek gorputz atal asko lantzen dituzte jolasten dauden bitartean eta horrela haien psikomotrizitate fina, zein astuna, landu dezakete. Gainera, jolasak gizartean dauden arau batzuk ulertzeko erraztasuna ematen diete umeei, eta haien harreman pertsonaletan sakontzeko ere baliagarriak izaten dira.
Umeak txikiak direnean, beraientzat jolasik garrantzitsuena, jolas sinbolikoa izaten da. Hauen bitartez, umeek haien irudimena lantzen dutelako eta ezagutzen dituzten gauzak imitatu egiten dituztelako. Umeak nagusiak egiten diren ehinean, joku motak aldatuz joaten dira, eta gaur egun ume gehienak tresna teknologikoekin jolasten dute. Izan ere, jolas teknologikoak dira gaur egun nagusitzen direnak, jolas mota haien hazkundea gero eta altuagoa delarik. Hala ere, nire ustez, umeentzako ez da oso ona izan behar orduak eta orduak  aparatu baten aurrean pasatzea. Gainera, bideo joku famatuenak oso biolentoak izaten dira, eta ez dut uste hainbesteko biolentzia umeentzako aproposena denik.

Gaur egun ere nagusitzen ari den jolasteko beste modalitate bat ordenagailuarekin jolastea da, eta horretarako web orri asko daude jolasak eskeintzen dituztenak. Web orri hauetan mota guztietako jolasak aurkitu ditzakegu: klasikoak, berriak, abenturazkoak, logika lantzekoak, oroimena lantzekoak, etab. eta oso errezak izaten dira umeek erabili ahal izateko. Ondoko hauek dira horietako web orri batzuk:

Jarritako web orri hauetan, umeentzako egokiak diren jolasez aparte, nagusientzako bideratutakoak ere aurkitu ditzagkegu, beraz jolastea bideo jokoekin jolastea gustoko baduzue, sartu zaitezte eta disfrutatu!





No hay comentarios:

Publicar un comentario