miércoles, 7 de diciembre de 2011

Umeak motibatu eta lagundu.

Haurrak klasean aurkitzen direnean, edozein ariketa egiten daudelarik, hauek motibatzea oso garrantsitzua da. Ez dago zertan ariketa bakoitza konpetizio baten bihurtu behar baina bai, zeozer eskeini ariketa egitearren edo hobeto esanda, nolabaiteko motibazio psikologika ematea. Seguruenik, irakasleak izango garenena, izango ditugu haurrek arazoak izango dituzte ikasgai baten edo bestean, baina arazoak diztuzten ikasgai horiek galdutzat ez emateko, gure papera beharrezkoa da.

Gure ardura nagusia, haurrek dituzten arazoak identifikatzea izango da eta pausu hau eman ondoren, berriak arazo edo zailtasun hori konpotzen laguntzea. Beharbada, hau burutzeko, imaginazioa erabili beharko dogu, zeren beti eran azalduta ikasgaia ulertzen ez bada, era berriak aurkitu beharko ditugu eta baharrezkoa iruditzen bazaigu egunero era berri bat asmatu.

Zeren ikasle guztiak arlo batzueta beste batzuetan baino arazo gehiago azaltzen dabez, baina guk, arazo horrei konponbidea eman ditzaketela erakusten badiegu, nahiz eta lan eta esfortzu gehiago suposatzen duen, zihurenik hauek gainditzen saiatuko dira, beraien autoestimoa positiboa izaten jarrai dezan beharbada, baina hori da gure lana umeak irakastea, arazoen aurrean ez kikiltzen eta hauei aurre egiten.

Guzti hau dinot, zeren askoz ere txarragoa izango litzateke 6-7 urteko ume batek adin horretatik ikasgai bat galdutzat emango balu, zeren zihur-aski bere ikasle ibilbide gehienean ikasgai horrekin topo egingo du eta bere autoestimuarentzat oso nekkagarria bilakatuko litzateke ikasgai bat aurrera atera ezina bilakatuko balitzaio. Beraz, gu, kasu hau ahalik eta gutxien errepikatu daitenaren arduradun zuzenak izango gara, eta oso argi izan behar dogu zein izan behar den gure portaera horrelako kasu baten aurrean, eta zein konpongai aurkeztu geikiokez gure ikasleei.


No hay comentarios:

Publicar un comentario